2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

Campbellen egunerokoa

Gaur hobeto pasa dut. 

Azkenean gaurko matematikak ez ziren oso zailak. Baina hori egin baino lehenago mintza-praktika egin nuen nire lagun batzuekin: Xabi, Claudia I., Ane, Ander eta Alan. Gure andereño bat, Arantxa, ere bazegoen eta oso ondo pasa nuen mintza-praktikan.

Gero, mateekin jarraitu dut.

Arratsaldean tabletan bideo batzuk ikusi ditut. Hori egin eta gero, jolastu naiz eta eskulanak ere egin ditut. Ondoren, ama nire amonarekin hitz egiten zegoenean, komunean sartu naiz eta hor aurpegia margotu dut tigrearena bezalakoa. Atera nintzenean, hitz egin dut amonarekin. Ondoren, etxeko lanak egin ditut.

Gaur oso egun ona izan da.

Campbell


1 iruzkin:

  1. Kaixo Campbell!

    Oso langile ikusten zaitut, pozten naiz. Matematikako ariketak oso zailak iruditu ez bazaizkizu, luzera gaia ongi ulertzen ari zarenaren seinalea da, jarraitu horrela!

    Egunean zehar gauza asko egiten dituzula ikusten dut. Horrela aspertzeko denborarik ez duzu izango eta egunak azkarrago pasako zaizkizu.

    Muxu potoloo!!

    ErantzunEzabatu