AURKEZPENA

Hasi baino lehen, bitxikeri bat kontatuko dizuet... blog hau edozeinek ikusi dezake 😉. Horregatik, aurkezpentxo txiki bat egin beharko dugu lanean jarri aurretik. 

Lehoia gelako ikasleok 8 eta 9 urte ditugu. Oso jatorrak eta langileak gara eta gure tutorea Antxon deitzen da. Gelan 24 ikasle gara guztira eta aurten gauza pilo bat ikasi ditugu! Begira kurtso hasieran atera genuen argazki polit hau!😁 


Orain, birusa dela eta, bakoitza gure etxean gaude txintxo-txintxo atera gabe. Ikastola faltan botatzen dugu eta gure laguntxoak ere. Laster berriro bueltatuko gara, seguru gaude! Bitartean blogean, egingo ditugun lantxo batzuk irakurtzeko eta ikusteko aukera izango duzue. Muxu potolo guztiontzaat!💖

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina