2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena



Kaixo lagunak!!!!

Gaur 8:30ean esnatu naiz. Aurpegia garbitu dut, orraztu naiz eta ondoren Nesquik bat gosaldu dut magdalena batekin. Gero hasi naiz ikastolako lanak egiten.

Gaur dilistak, arraina eta ondoren natillak jango ditugu, patata tortilla afalduko dugu.

Arratsaldean Pictionaryra jokatuko dugu eta ondoren bizikleta estatikoan ariketa pixka bat egingo dugu.

Espero dut denak oso ondo egongo zaretela eta gu ikusteko gutxi falta dela.

Besarkada bero bat.

 CARLA INCHAUSTI SANTOS.

1 iruzkin:

  1. Kaixo Carla!

    Eguna oso ondo antolatuta daukazula ikusten dut. Oso ideia ona iruditzen zait lanean hasi baino lehen aurpegia garbitzea eta ondo gosaltzea.

    Mmmmm ze goxua gaurko bazkaria eta afaria. Sobratzen bazaizue, tupper batean bidali jaja.

    Jarraitu horrela, lanean, jolasean, kirola egiten eta ondo jaten!

    Muxu potoloo!

    ErantzunEzabatu