2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

VIVACE 27 ZUZENTZEKO

Kaixo musikariak!

Gustura egin al zenuten lehengo asteko 3 erritmoen jolasa? Lortu al zenuten abiadura azkarrenarekin ere egitea? Zuek ezagututa... ziur baietz!

Vivaceko 27. orrialdeari dagokionez, egia esan edozein musika tresna aurkitu dezakegu orkestra batean jotzen denetariko musika lanak daude eta. Baina normalean daudenak kontuan hartuta, horrela margotu behar zenituzten agertzen ziren musika tresnak:
  • URDINEZ: biolina, tuba, tronboia, klarinetea, kontrabaxua, fagota, tinbala eta txindatak.
  • GORRIZ: gitarra elektrikoa, panderoa, eskusoinua eta klabeak.
Ondo segi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina