2020(e)ko apirilaren 19(a), igandea

Lanerako prest!

Kaixo lehoiak!

Berriro ere lanean hasteko momentua iritsi da. Gure neuronek asko deskantsatu dute, baina gauza berriak ikasteko gogo pila bat dituzte!

Dakizuenez, oraindik ezin gara ikastolara bueltatu. Horregatik "gaurko lan proposamena" atalean egunez egun egitea gomendatzen dizkizuegun jarduerak aurkituko dituzue. Gainera, zoom programari esker astero elkar ikusteko aukera izango dugu!! Lanean hasteko prest? Noski baietz!!!

Antxon eta Amaia.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina